Ekounter 2013



Pasa den ostegunean, maiatzaren 9an, EKOKALEAK lehiaketaren sari banaketarako urtero antolatzen dugun partehartzaileen topagunea, Ekounter, alegia, ospatu dugu, euripean.

Aurten zorte txarra izan dugu eguraldiarekin, egun guztia euria egin baitzuen. Dena den, iragarritako eguraldi txar honek ez zuen animoak bertan behera utzi eta 30 lagun etorri ziren, Madril, Santiago, Olot eta Lleidatik. Baita parte hartu zuten ere Ikastolako eraikuntzako ikasleak, guztira 47 bildu zirelarik.

Goizean Arantzazura igo ziren. Bertan, santutegiaren nondik norakoak azaldu zituen gida batek, batez ere eraikuntzaren ikuspegitik. Ondoren, artzain eskola den Gomiztegi baserrira joan ziren eta instalakuntzak bisitatu zituzten. Prozesu guztia ezagutu zuten, baita artzain txakurraren lana ere, erakustaldi baten bitartez. Bertako gazta motak probatzeko aukera izan zuten ere bai.

Bazkaria Arantzazuko Sindika jatetxean egin ondofren, Oinatira jeitsi ziren. Unibertsitatean hasi zuten herriaren bisita gidatua, parrokia, herriko kaleak eta etxeak eta Bidaurretako monasterioraino helduta.

19:00rako Arrasatera bueltatu ziren, nahiko buztita. Baina hau ez zen oztopoa izan pintxo pote zer den ezagutzera joateko eta egun horretan ospatzen zen San Pankrazio jaia disfrutatzeko ere bai.




El pasado jueves, 9 de mayo, celebramos el encuentro entre los participantes en el concurso EKOKALEAK, que organizamos anualmente, llamado Ekounter. Fue una excursión pasada por agua. 

Este año el tiempo no ha acompañado ni un segundo, ya que no paró de llover. Sin embargo, ello no desanimó a los 30 alumnos, alumnas, profesores y profesoras que se animaron a venir desde Madrid, Santiago, Olot y Lleida. También estuvo el alumnado del ciclo de construcción, así que, en total, fueron cerca de 50. 

Por la mañana subieron a Arantzazu. Allí una guía les explicó todo el santuario desde un punto de vista arquitectónico. Después se acercaron a la escuela de pastores Gomiztegi, donde además de conocer las instalaciones y todo el proceso de trabajo pudieron conocer las habilidades de los perros pastor y probar y comprar diferentes tipos de queso que hacen allí mismo. 

La comida fue en el restaurante Sindika. Luego bajaron a Oinati y comenzaron en la Universidad la visita guiada por todo el pueblo: la parroquia, las diferentes calles, casas solariegas y el monasterio de Bidaurreta.

 Llegaron a Arrasate sobre las 19:00 bastante mojados. Pero ello no fue obstáculo para que fueran a conocer cómo es el pintxo pote y para disfrutar de la fiesta de San Pankrazio, que se celebraba justo ese mismo día.

No hay comentarios:

Publicar un comentario